XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izan ere, partikula baten momentu lineal edo higidura-kantitateari deritzo.

Ikusi dugunez, indarraren bulkada eta higidura-kantitatea berdinak dira: .

Zer gertatuko litzateke partikula batek kanpoko eraginik jasango ez balu?.

Orduan: hots, momentu lineala kontserbatuko litzateke.

Beraz, lehengo abiadura bera izango luke.

Izan ere, horixe da, hain zuzen ere, Newton-en lehengo printzipioak dioena.

Beraz, denean: da, hots, kanpoko indarren ordezkaria zero denean, sistemaren momentu lineala kontserbatu egiten da: momentu linealaren kontserbazioaren printzipioa da hau.

Demagun, orain partikula baten ordez, bi ditugula, 3.43. irudian ikusten ditugun bolen antzera.

Bi bolaz osatutako sistema hau isolaturik dago ez du kanpoko inolako eraginik.

Beraz, sistemaren gain ekiten duten indarren ordezkariak zero izan behar du.

Eta hau honela izanik, sistemaren momentu lineala kontserbatu egin behar da: .

Edo bestela esanez: talka aurretik eta talka ondoren sistemak duen momentu lineala berdina da.

Demagun lehenengo bolaren masa: msub1 dela eta talka egin aurretik duen abiadura dela, talka ondoren duen abiadura izanik.

Halaber, msub2 izango da bigarren bolaren masa, talka aurretik duen abiadura eta talka ondoren duen abiadura.

Orduan: Momentu lineala kontserbatzen denez: .

Edo, nahi bada, .

Bi bagoik, 2000 eta 5000 kgkoak, talka egiten dute 0,3 m /s eta 0,1 m /sko abiadurak dituztenean.

Zein izango da lehenengoaren abiadura talka egin ondoren, zuen abiadura berdinaz bigarrenak atzera jotzen badu?.

Ebazpena: Kanpoko indarrek eraginik ez dutenez, bi bagoien momentu lineala kontserbatu egiten da.

Baina abiadurak bektoreak direnez gero, adibidez: eskuinerantz jotzen dutenak ampgt; positibotzat hartuko ditugu.